XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3) Eritasun onkohematologikoak gorputzaren defentsa-sistemaren eritasun primarioak dira.
Tumore solidoek aldiz, oro har ez diote defentsa-sistemari erasaten.
Eritasun hematologiko gaiztoen ezaugarrietako bat horixe izango da: defentsa-sistemaren porrota.
Hezur-muinaren infiltrazioaren ondorioz anemia, neutropenia eta tronbopenia azalduko dira.
Hauek batez ere leuzemia akutuen agerpen-zeinuak izan daitezke.
Hemopatia gaizto linfoideetan inmunoeskasia espezifikoak ager daitezke eta ondorioz infezkio oportunistikoak.
Inmunorregularizazioaren akatsen ardura izango da eritasun autoinmuneak agertzea.
Sistema mononuklear-fagozitikoaren eritasun gaiztoetan fagozitosiaren aldaketak ikus daitezke.
Eritasun onkohematologikoak era askotara ager daitezke.
Askotan hematologiaren espezialitatetik kanpo ere bai.
Laburbil ditzagun era hauek:
1.- Hemopoiesiaren porrota.
Ondorioz anemia, hemorragia edo infekzioak azalduko dira.
2.- Sistema hematopoietikoaren organomegaliak:
- Linfadenopatiak: sintomak direla medio aurkitutakoak, miaketa fisikoan atzemandakoak, edo konplikazioekin agertutakoak (goiko edo beheko kaba benaren sindromea adib.).
- Timoaren neurri edo tamainaren handitzea.
- Esplenomegalia.
- Hepatomegalia.